XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Negarrak ez du beragan lekurik. Pozak ere ez.

Ez da gehiago pauso jolastiz ibiliko.

Ibilera jolastia omen du; hala diote.

Bakoitzak ibilera berezia izaten dugu.

Aita datorrenean, tratorea datorrela dirudi; hormak dardarazten ditu.

Amarena gertatuz geroztik, ordea, aitaren pausoak geldiak dira, oinazez beteak.

Zoruko egurrean hotsa ateratzen dute, haritz zahar batek egiten duen bezala haizeak bultzaturik.

Amaren ibilerak, berriz, oreinarena zirudien; pauso leuna zuen, arina, eta, une batzuetan, airean geratzen zela ematen zuen.

Eta bizitzaren pausoak? Bizitzaren pausoek pertsonen kontrako mina leherkariak dirudite.

Ukituz gero, han zoaz airean, eta gehiago inork ez du zure berri izango.

Horixe bera gertatu zaio amari.

Orain, gerra izan den lekuetan pertsonen kontrako leherkari horien bila ibiltzen dira.

Eta bizitzako leherkariak, nork kenduko ditu?

Egunen batean, agian, barruan gorderik daramatzan saminak eta aspaldiko oroitzapen gozoak hatzetan pilatuko zaizkio, eta musikaren bidez aterako ditu.

Kontserbatorioko azterketa prestatzen aritu zen joan den ikasturtean, eta oso urduri ibili zen; urdailean korapilo bat egin zitzaion.

Azterketa garrantzitsua zen berarentzat